Edoskitzeari buruzko informazioa

Amagandiko edoskitzearen hamar gakoak

claves2 claves1 claves3

  1.  Berehala hasi bularra ematen, zenbat eta lehenago, hobeto. Haur gehienak jaio eta lehen ordubetean prest egoten dira bularra hartzeko, une horretan zurrupatzeko sena bizi-bizirik izaten baitute. Jaio eta berehala bularra emanez gero, errazagoa da haurrak behar bezala heltzea bularrari.
  2.  Eskaini bularra sarri-sarri, gauez eta egunez. Lehen asteetan, denbora asko igaro beharko duzu haurrari bularra ematen. Jaioberri batek 8 eta 12 hartualdi bitartean egiten ditu 24 ordutan. Ez begiratu erlojuari, eta emaiozu bularra bila dabilen edo negar egiten duen bakoitzean, noiz “tokatzen zaion” kontuan hartu gabe. Horrela, esne-emari egokia izango duzu.
  3. Ziurtatu haurrak eraginkortasunez eta kokaera egokian hartzen duela bularra.
  4.  Utzi haurrari lehen bularretik nahi adina hartzen, askatzen duen arte. Gero eskain iezaiozu bestea. Batzuetan nahiko du, beste batzuetan ez. Horrela haurrak hartualdiaren amaieran sortzen den esnea hartuko du; esne horrek koipe eta kaloria asko ditu, eta haurra asebeteta geratuko da.
  5.  Zenbat eta bular gehiago hartu umeak, orduan eta esne gehiago izango duzu zuk. Garrantzitsua da oreka naturala zaintzea, eta haurrari uztea berak nahi duen guztietan bularra hartzen. Ez da nahitaezkoa bularra beteta dagoela sentitzea; esnea hartualdian bertan sortzen da, haurraren zurrupaketari esker.
  6.  Ez eman”laguntzako” biberoirik, ez eta serum glukosadunezko biberoirik ere. Esne artifizialak eta serum glukosadunak haurra bete egiten dute, eta bularra hartzeko gogorik gabe uzten dute. Ondorioz, bular gutxiago hartuko du, eta amak esne gutxiago izango du.
  7.  Ez erabili zupaki edo txupeterik, lehen asteetan behintzat, edoskitzea ondo bideratuta dagoen arte. Jaioberriek bularra nola hartzen den ondo ikasi behar dute, eta biberoiak eta txupeteak, tetina artifizialak direnez, ikasketa hori oztopatu egin dezakete.
  8.  Gogoratu haurrek ez dutela bularra gose direnean bakarrik hartzen; aitzitik, zurrupatzeko premia dutelako edo kontsolatzeko ere hartzen dute. Bularra eskaintzea haurra lasaitzeko erarik azkarrena da.
  9.  Zaindu ezazu zeure burua. Atseden hartzeko tarteak aurkitu behar dituzu, eta zure arreta haurrari eskaini behar diozu, beste zeregin guztien gainetik. Eskatu laguntza etxekoei.
  10.  Bilatu laguntzaZugandik hurbilen dagoen Esnearen Ligako taldeak bularra emateko behar duzun informazio eta laguntza guztia eskain diezazuke.