Inklusioaren konpromisoa eta konfidentzialtasuna

INKLUSIOAREN KONPROMISOA Euskadiko Esnearen Ligak aniztasun eta inklusioarekiko konpromisoa du. LLLEuskadik edoskitzen duten familia guztiei eskaintzen die laguntza, euren etnia, sinismenak,  adina, sexu-orientazioa,genero nortasuna, familia-egitura, hizkuntza, gaitasun fisiko do mentala, ikuspuntu politikoa eta egorea ekonomikoa eta zibila edozein direla ere. LLLEuskadik bere monitoreen artean aniztasuna sustatzeko eta erabaki arduratsuak ahalbidetuko dituzten ikuspuntu anitzak txertatzeko ahalegina egiten du.  

KONFIDENTZIALTASUNA

Euskadiko Esnearen Ligako monitoreek konfidentzialtasuna gordeko dute beren jardunean laguntza eskatzen dieten pertsonek jakinarazten edo azaltzen dieten guztiari buruz. Salbuespen bakarra izango da haur baten ongizatea arriskuan egon litekeen kasuetan; horrelakoetan, Euskal Autonomia Erkidegoko Haurrak eta Nerabeak Babesteko 3/2005 Legeak xedaturikoa beteko dute.