Gure filosofia
Esnearen Ligaren oinarrizko filosofiak kontzeptu hauek ditu ardatz:
- Amak haurra bularra emanez haztea da haurraren beharrak ulertu eta asetzeko erarik natural eta eraginkorrena.
- Amak eta haurrak elkarrekin egon behar dute haurra jaiotzen den unetik bertatik hasita, eta denbora asko igaro behar dute elkarrekin, behar bezalako harremana eta esne-produkzio egokia ezartzeko.
- Lehen urteetan, haurrak amarekin egoteko behar handia du; behar hori oinarrizkoa da, eta elikatzeko beharra bezain garrantzitsua da.
- Amaren esnea da haurrarentzako elikagai onena, eta haren bikaintasunak ez du parekorik.
- Haurdunaldia osatu ondoren jaiotako haur osasuntsuek ez dute behar amaren esnea ez den beste elikagairik, haurrak bestelako janariak behar dituela adierazten duen arte; hori lehen urtearen erdialde inguruan gertatu ohi da.
- Haurrari bularra ematen jarraitzea komeni da, haurrak berak harreman-mota horren beharra gainditzen duen arte.
- Amak erditzean modu kontziente eta aktiboan parte hartzea hasiera ezin hobea da bularra emateko.
- Aitaren maitasuna, laguntza eta babesa oso garrantzitsuak dira bularra emateko, eta bikotekideen arteko lotura indartu egiten dute. Aitak haurrarekin duen harreman berezia elementu garrantzitsua da haurraren garapenerako, haurtzaro guztian zehar.
- Elikadura egokia izateko, haien egoera naturaletik ahalik eta hurbilen dauden elikagaiez osaturiko dieta orekatu eta askotarikoa egin behar da.
- Jaiotzen direnetik, haurrak maitasunez hazi eta hezi behar dira; horretarako, beharrezkoa da haien gaitasunak onartzea, eta haien sentimenduekiko sentikorrak izatea.